Gernikako piper landarak hainbat urtetarako bizi-itxaropena du. Inausi ondoren erne berriak botatzeko gaitasuna, baita. Ahalmen honetaz baliatu eta teknika bezala erabiltzeak abantailak baditu, lurrik gabeko laborantzan.

Plantas de pimiento de un año podadas

Plantas de pimiento de un año podadas

NEIKER-ek, «inausi ondorengo erneketa» teknika aztertu du, Gernikako piperraren hidroponiko laborantzan. Inausketa gogorra jasanda ere, landareak, erneketarako ahalmena duela baliotuz. Bi urtean zehar, sei hilabetero kimatu genituen landareak. Era honetara, ikerketa bukaeran piper landareek bi urte zituztela, hiru aldiz inausi ziren. Inausketa bakoitzarekin batera, piper landara gazteak landatu ziren. Bestalde, moztutako landareen ekoizpena neurtu zen baita. Horrela, inausitako landareen ekoizpenarekin alderatu genuen.

«Inausi ondorengo erneketa» teknikak, «labore landatu berri» teknikarekin alderatuta, ekoizpen komertzial handiagoa zuen: %27 udaberri-uda urtaroan eta %11 udazken-negu urtaroan. Fruitu ez komertzialeko (destrioa) produkzioan ez zuen eraginik izan.

Teknika honek abantaila batzuk ditu:

Vista general del ensayo con plantas de un año podadas y plantitas recien transplantadas

Saiakeraren irudia. Kimatutako urtebeteko landareak eta landatu berriak.

1) Gastu energetikoa murrizten da. Piperra ereiten denetik, lehen uzta jaso arte, 80-90 egun behar dira. Ostera, inausi egiten denetik 35-45 egun behar dira soilik. Gainera, energia berdina erabilita, produkzio totala handiagoa da.

2) Sustratoaren zein landareen kosturik ez da izango.

3 ) Zenbait kasutan lanorduak gutxiagotzen dira.

4) Fauna laguntzailea mantendu daiteke.

 

Plantas de 18 meses podadas

Inausitako 18 hilabeteko landarak

 

 

Hala ere, «inausi ondorengo erneketa» teknikak eragozpenak baditu: Birosiaren kutsapena eta sustraien osasuna.

 

 

¿Noiz eta nola kimatu?

Plantas de pimiento justo antes de la poda.

Piper landareak, kimatu baino lehen.

 

Inausketa laborearen ziklo bukaeran egin zen, landareak aldatzeko asmoa genuenean, noiz aldatu beharrean, inausi egin genituen. Landareek 6 hilabete eta 2 metro inguruko altuera zutenean.

 

 

Plantas recién podadas por encima de la tercera bifurcación.

Hirugarren adarkadura gainean kimatutako landarak.

Hirugarren adarkadura gainean inausi dugu. Heskai-mozlea erabiltzeko asmoa izan ezkero, piperra zurkaizteko sare-begi bertikalik ezin dugu erabili.

Ez ezazu ezta urestapen maiztasuna gutxitzen ahaztu, baina ez guztiz kendu, landareak ura eta mineralak behar dituelako. Substratuaren CE-a ohizko baloreetan mantendu behar danez, urestapena moztu ezkero, substratua deshidratatu eta CE-a larriki igoko da.

 

Handik denbora batera, adabegietatik kimu beriak aterako dira. Urtearoaren arabera, epe hori luzeagoa edo laburragoa izango da. Kimuek 5 zm inguru dutenean, zurtoin bakoitzeko bi gordeko ditugu. Kimurik  kentzen ez baditugu landareak ez du fruitua ondo emongo.

 

Kimu berridun landarak.

 

Landare hauei zurtoin bakoitzeko bi kimu utzi dizkiegu.

 

P. Riga

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*