LANDARE MATERIAL ERRESISTENTEAREN TRANSFERENTZIA

Maiatzak 22-26 astean zehar pipermin hibridoaren eta piper hibridoaren banaketa egin zen proiektuaren fase honetan parte hartu nahi izan zuten BIHOEL-eko (Bizkaia) eta GILBE-ko (Gipuzkoa) ustiapen komertzialetan.

Tobamobirusekiko erresistenteak diren pipermin eta piperrak lortzeko hobekuntz planaren baitan ezarritako helburuetako bat material hibridoaren tranferentzia izan da. Honek, erresistentziaren konportaera benetako baldintzetan ebaluatzea bilatzen du, behin erresistentzia markagailu molekularrez ebaluatu denez gero laborategi eskalan.

Esperientzia hau garrantzia handikoa izango da gure intereseko Gernikako piper eta Ibarrako pipermin erresistenteen lorpenerako azkeneko helbururanzko bidean.

Aurreko post-ean (TOBAMOBIRUSEKIKO ERRESISTENTEAK DIREN BERTAKO PIPER BARIETATEEN HOBEKUNTZA GENETIKOA: LORTUTAKO HELBURUAK (2016) ETA ERRONKA BERRIAK (2017)) proiektu honi buruzko xehetasun gehiago ikus ditzakezue.

Informazio honekin batera doan muntaia fotografikoan ikus dezakezue transferentzia aurreko materialren prestakuntza prozesua, segimendua eta ustiapenetan egindako landare materialaren banaketa.

Esperientziaren eboluzioaren berri ere aurrerago emango dizuegu.

Mikel Ojinaga, Berdaitz Juaristi eta Santiago Larregla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*