2015an txikizkariei egotzitako prezioak %44 egin zuen gora Gernikako piperrean, %21 bertoko tomatean, %20 zerban eta %7 urazan. Abenduko datuak kontutan izan gabe. Honek 2014ko beherako joera eten egiten du.

Atal honetan Euskadiko barazki batzuei buruzko datuak aurkezten dizkizuegu. Tomatea, Gernikako piperra, uraza eta zerbari buruzkoak, hain zuzen. 2010garren urtetik aurrera izan duten salmenta-prezioaren bilakera eta merkaturatutako kopuruaren bilakaera. Laburpen hau Merkabilbotik jasotako datuen bitartez egin dugu. Adierazitako prezioak txikizkariek ordaindutakoari dagokio. Hiru grafika daude labore bakoitzeko. Lehenak, laboreak hilabetero izan duen prezio bilakaera adierazten […]

Continue reading


Txosten teknikoa: Fusarium-ak sortutako tomate-ihartzearen kontrola

Fusarium oxysporum f. sp. radicis-lycopersici onddoak sortzen duen tomate-ihartzearen eta sustraien ustelduraren kontrolari buruzko txosten teknikoa atxekitzen dugu honekin. Porta-txerto erresistenteekin alderatuta, esperientziak kontrol kimikoaren eraginkortasun eza agerian utzi du. Santiago Larregla eta Amaia Ortiz.

Continue reading