Landare biozidak pipar-laborantzako lurzoru patogenoen kontrolerako

Abelur-eko teknikariek artikulu bat argitaratu berri dute ENBA aldizkarian (201. alea; Negua. 2016). Jorge Arizmendi eta Amaia Otañok sinatzen duten artikulu hau potentzialki biozidak diren landareei buruz da. Artikulu interesgarri hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu eta horretarako esteka hementxe uzten dizuegu.

Egiazta dezakezuen bezala, Neiker-ek Abelur laguntzen du datu berrien bilketan. Datu hauek patogenoen kontrolean parte hartzen duten mekanismoak hobeto ezagutzen eta ulertzen lagunduko digute eta horrekin, landare hauen eraginkortasuna hareagotzea posible izango da.

Laster, pipar-laborantza ziklo osoari buruzko seriean lortutako emaitzen berri emango dizuegu.

Santiago Larregla

Artikulua jeitsi

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*