TOBAMOBIRUSEKIKO ERRESISTENTEAK DIREN BERTAKO PIPER BARIETATEEN HOBEKUNTZA GENETIKOA: LORTUTAKO HELBURUAK (2016) ETA ERRONKA BERRIAK (2017)

Gipuzkoa eta Bizkaiko nekazal sektorean garrantzia du proiektu honek. Ibarrako piperminean eta Gernikako piperrean zehazki. Ustiapenen bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzen duten aldaera erresistenteak behar direlako egun.

Hau horrela, 2016an, Eusko Jaurlaritzako Talde Eragileen deialdian proiektu bat eskatu genuen. Bertan, bazkide bezala, modu bateratuan, GILBE eta BIHOEL ekoizleen elkarteek eta NEIKERek, parte hartu zuten. Bestetik, laguntzaile bezala, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko landare osasuneko laborategiek eta HAZIK parte hartu zuten baita. Proiektu honek, Hobekuntza Planaren euskarria izan eta iraunkortasuna handitu nahi du, higiene prebentzio-neurrien protokoloa erantsiz. Hala ere, ezezko erabakia hartu zenez, aurreikusitako talde-lana bertan behera utzi zen, esaterako, piperraren birus ezberdinei jartzekoak ziren polisondak.

Jada abian den hobekuntza planak ordea, aurrera egingo du. Hortaz, 2016ko bukaeran, Fraisoron ospatutako piperminari buruzko jardunaldi teknikoan, urte horretako plana betetzeagatik erdietsitako lorpenak eta aurrerapenak zehaztu ziren: biologia molekularraren bitartez, piper eta piperminaren erresistentzia bila gabiltzala, eta belaunaldi hibrido zein erresistenteak lortzen baita. Proiektuaren helburua burutzeko, erdi bidean diren pausuak hain zuzen.

Berriki, GILBE, BIHOEL eta NEIKEReko teknikariak batu gara, 2017rako lanak ezarri eta banatzeko. Arazoak jotako ustiapen komertzialetan, saiakera pilotuak ezarri ditugu eta landare-materiala jaso. Bestetik, landare-material erresistentea eta agronomikoki interesgarria ere. Hau dena ebaluatuz, aurrerapauso irmoa eman ahal izateko.

Klikatu hemen aurkezpena ikusteko

 

Santiago Larregla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*