Piper minak jatearen onurak

Benjamin ikerlariak (Vermonteko Unibertsitatea, EEBB) oraintsu argitaratutako eta zuzendutako azterketa batekin, ezagutzera eman du janari minak heriotza-tasa jaisten laguntzen duela. Ikerketa interesgarri hau, biztanleria talde handi baten bizimodua (16000 iparamerikar heldu) denbora luze baten (gutxienez 18 urte) aztertuz, egin da. Epe horretan 4946 hildako izan dira.

Janari mina sarritan jaten zutela adierazten zutenek (gehienak mexikar-amerikarrak), jaten ez zutenak baino %13ko bizi-itxaropen luzeagoa dute. Bestalde, antzeko joerak antzeman ziren eritasun kardiobaskularrek eragindako heriotzetan, estadistikoki joerak esanguratsua ez badira ere.

Azterketa honen arabera, piper minak jatearen eta heriotza-tasaren artean harremana badela diote ikerlariek, dietarako osagai onuragarria litzakela beraz. Hala ere ikerketa, bizitza-luzera janari minen kontsumoarekin harremantzeko bidea emoten duen arren, ez da baliozkoa bien arteko kausazko harremana ezagutzera emoteko. Baliteke bizitza-luzera luzatzearen arrazoia Kapsizina izatea (pikantea sortzen duen sustantzia), baina badira piper hauetan osasunarentzat ere onuragarriak diren C-bitamina, potasioa, magnesioa eta burdina.

Argitalpen honetan, piper minak jateak eragiten dituen beste onura batzuk aipatzen dira, Esaterako, antioxidatzaile efektua, hantura-kontrako efektua, gaixotasun kroniko batzuen arintzea eta prebentzioa, eta hesteetako mikrobiotaren hobetzea, azken honek gaixotasun metaboliko batzuetan eragina duelarik.

Emaitza hauek bertoko baratzeko produktuen balioa azpimarratzeko balio digute. Piper min horiek dietan sartuta, osasunean aparteko onura izango genuke eta zenbait gaixotasun sahiestuko genituzke.

Bertoko gure Gernika tipoko piperrak (frijitzeko zein piper txorizeroak) eta Ibarrako piper min barietateak minak dira. Hala ere, gure baldintza agroklimatikoetan noizean behin bakarrik agertzen dira fruitu minak (bero handiko eta ingurumeneko hezetasun altuko garaietan edo ureztatze maneiuko akatsengatik).

Informazio gehiago ingeleseko artikuluan

Santiago Larregla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*