Euskadin Birosiek Gernikako piper eta Ibarrako pipermin laboreetan duten eragina

Azken aldian, Tobamobirus arazo larriak agertu dira piper edo pipermindun berotegi batzuetan. Jakina da birusa hazi eta laboretan hondarretan txertatuz egiten dala iraunkor. Bestalde, landareak elkar ikutuz kutsatzen dirala, baserritarra edo beste edonor lanean ibiltzearen ondorioz. Maiz honek izurrite larriak sortarazi ditzake. Berotegietako laboreetan bereziki.

Tobamobirusak ekoiztutako fruituen kopuru eta kalitate murrizketa eragingo du. Ondorioz, ustiategiaren errentagarritasuna kolokan.

Kontrolerako, hurrengo neurriak oso kontutan izango ditugu:

  • hazien desinfezkioa
  • hazitokietan garbitasuna
  • labore lanetan garbitasuna
  • barietate sentsibleetan erresistentzia geneak sartu

Neurri hauekin, birusaren kontrola lortzeaz gain, erasoko ahalmena ere ahultzen dugu, erresistentzia gainditzeko arriskua gutxituz.

Tobamobirusek eragindako gaixotasunak, Gernikako piper eta Ibarrako pipermin erabilienak jotzen ditu. Eta patotipo ezberdinentzat badira erresistentzia gene ezberdinak.

2014ko urrian, piper-hazkuntza bukaeran, Bizkaian 62 partzela eta Gipuzkoan 35 ikuskatu genituen, 5 Tobamobirus ezberdinen eragina aztertzeko asmoz (TMV, ToMV, TMGMV, PaMMV, PMMoV), Tomatearen beltzaran-kolorezko birusa (TSWV) eta lursagarraren Y birusa (PVY).

Ikuskatze prozesu honetan NEIKER koordinatzailea izan da. BIHOEL, GILBE eta Bizkaiko, zein Gipuzkoako, Foru Aldundiko Landare Babesa saileko teknikoek parte hartu dute halaber.

Ikuskatzearen helburuak hauexek izan dira: birosi garrantzitsuenen eragina aztertu, batetik (babestutako laboretan Tobamobirusak eta TSWY-a, eta aire zabaleko laboreetan PVY-a). Tobamovirus patotipo ezberdinak zehaztu, sartu behar dugun erresistentzi genea zein den jakiteko, bestetik.

Erresistentzia genea atzera-gurutzaketaren bitartez sartuko dugu. Hobekuntza metodo klasikoa da hau. Trasgeniarekin batere zerikusirik ez duena. Trasgenia gaur egun EAE-n ezin daiteke erabili.

Proiektuak aurrera egiten duen heinean, aurrerapenen eta hartuko ditugun erabakien berri emongo dizuegu.

Santiago Larregla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*