Berotegietarako bi plastiko ezberdinek duten efektua aztergai. Batabia urazaren ekoizpen eta kalitatean, hain zuzen.

20140923_122852

Lumisol Clear eta Lumisol Diffused dira bi plastikoen izenak. BPI Visqueen etxekoak. Bien arteko ezberdintasun nagusia zera da: berotegi barnera pasatzen usten duten argi-izpi lauso kopurua. Lehenengoaren kasuan %35 baino baxuagoa da eta bigarrenean %80 baino baxuagoa.

Egun, saiakera abian da. Ekoizlearen lursaila Gamiz-Fikan (Bizkaia) da eta bertan bi berotegitan gaude lana burutzen; 40 m-ko luzera, 8,40 m-ko zabalera eta 3,10 m-ko altuerakoak.

Laborea: Batabia uraza (lurrean)

Landatze data: 2014/09/01

Uzta biltze data: 2014/10/16

 

Plastikoen efektua berotegi barneko argi izpiaren transmisioan

Plásticos 1

Egun eguzkitsuetan, Lumisol Clear plastikoak, PAR argi izpi askoz gutxiago trasmititzen du Lumisol Diffusedek baino (PAR argi izpiak fotosintesian erabilitako erradiazioak dira). Egun hodeitsuetan ordea, hodeiek eguzki izpiak difuminatzen dituztenez, berotegietara sartzen den PAR argi-izpi lausoa berdina da bi kasuetan (ikusi irudia).

Uda-udazkeneko zikloan (2014/09/01tik 2014/10/16arte), Lumisol Clear plastikodun berotegian, argi izpiaren %67 lausoa izan da eta Lumisol Diffusedean %92.

 

Plastikoen eragina uhazen produkzioan eta kalitatean

 

P. Riga

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*