LANDARE MATERIAL ERRESISTENTEAREN TRANSFERENTZIA

Maiatzak 22-26 astean zehar pipermin hibridoaren eta piper hibridoaren banaketa egin zen proiektuaren fase honetan parte hartu nahi izan zuten BIHOEL-eko (Bizkaia) eta GILBE-ko (Gipuzkoa) ustiapen komertzialetan. Tobamobirusekiko erresistenteak diren pipermin eta piperrak lortzeko hobekuntz planaren baitan ezarritako helburuetako bat material hibridoaren tranferentzia izan da. Honek, erresistentziaren konportaera benetako baldintzetan ebaluatzea bilatzen du, behin erresistentzia […]

Continue reading


TOBAMOBIRUSEKIKO ERRESISTENTEAK DIREN BERTAKO PIPER BARIETATEEN HOBEKUNTZA GENETIKOA: LORTUTAKO HELBURUAK (2016) ETA ERRONKA BERRIAK (2017)

Gipuzkoa eta Bizkaiko nekazal sektorean garrantzia du proiektu honek. Ibarrako piperminean eta Gernikako piperrean zehazki. Ustiapenen bideragarritasuna eta iraunkortasuna bermatzen duten aldaera erresistenteak behar direlako egun. Hau horrela, 2016an, Eusko Jaurlaritzako Talde Eragileen deialdian proiektu bat eskatu genuen. Bertan, bazkide bezala, modu bateratuan, GILBE eta BIHOEL ekoizleen elkarteek eta NEIKERek, parte hartu zuten. Bestetik, laguntzaile […]

Continue reading


Piper minak jatearen onurak

Benjamin ikerlariak (Vermonteko Unibertsitatea, EEBB) oraintsu argitaratutako eta zuzendutako azterketa batekin, ezagutzera eman du janari minak heriotza-tasa jaisten laguntzen duela. Ikerketa interesgarri hau, biztanleria talde handi baten bizimodua (16000 iparamerikar heldu) denbora luze baten (gutxienez 18 urte) aztertuz, egin da. Epe horretan 4946 hildako izan dira. Janari mina sarritan jaten zutela adierazten zutenek (gehienak mexikar-amerikarrak), […]

Continue reading


Baratzezaintzako jardunaldi teknikoak: III. Piperra, pipermina, landare biozidak eta ongarriztea

Piperminari buruzko jardunaldian, ABELUReko teknikariak, gaur egun aire zabaleko pipermin ustiapenetan monolaborantzari elkartutako lurreko honddoek sortutako gaixotasunez, lurraren nekeaz eta sustrai asfixiaz, mintzatu ziren. Betegarri plastikodun labore sisteman aldaketak proposatu zituzten, horretarako baratze maila goratuak eta txertatutako landareak aipatuz. Lurraren emankortze beharrizanak eta lurraren analisi eta emankortze planak ere, mintzagai izan ziren. Egun ikuskatzen dituzten […]

Continue reading


Neiker-BARATZEZAINTZAko lanak Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. biltzarran

Pasa den uztailak 12-14 bitartean Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. Biltzarra ospatu zen Vitoria-Gasteiz-en. Biltzarra NEIKER-ek antolatu zuen SECH (Espainiako Baratze Zientzietako Elkarte)-ko Landareen Hobekuntza Genetikorako Sekzioaren eta SEG (Espainiako Genetikako Elkarte)-aren laguntzarekin. Bertan 155 jakitun elkartu ziren eta laboreetako, komertzializaziorako, transformazioko etab-eko arazoak konpontzeko bilatzen diren barietate berrien inguruko gaiak landu eta horien inguruko ezaguera […]

Continue reading


OINARRIZKO HAZI TRANSFERENTZIRAKO HITZARMENAK (2016-2025)

Oraintsu, NEIKER eta baratzezaintzako elkarteen (BIHOEL, GILBE, GERNIKAKO INDABA) arteko hitzarmenak berritu dira. Hitzarmen hauen iraunaldia 10 urtekoa izango da (2016-2025etako) eta haiekin oinarrizko hazien transferentzia arautzen da. Aipaturiko hitzarmenek oinarrizko hazien mantenu eta lorpena (NEIKER) dute helburu, batetik. Bestetik, ondorengo hazi-biderketa eta baratzezaintzako profesionalen oinarrizko hazi beharren asetzea (Baratzezaintzako elkarteak) ere dute helburu. Besteak […]

Continue reading


Bertako barazki barietateen oinarrizko hazia: kontserbazioa eta sektoreari transferentzia

Baratzezaintza saileko eginkizunetako bat NEIKER-en lortutako bertako barazki barietateen kontserbazioa da: Gernikako piperra (Derio eta Iker), Ibarrako piparra (Ibarroria), Erretzeko piper lodia (Leuna eta Luzea), Zerba horia (Sima) eta Gernikako indaba (Malen eta 95. lerroa). Hortulari- eta barazkizale-elkarteen beharrak asetzeko oinarrizko hazia lortzea ere NEIKER-en eginkizuna da. Honekin, Bizkaia eta Gipuzkoako baratzezaintzako profesional gehienei ematen […]

Continue reading


Landare biozidak pipar-laborantzako lurzoru patogenoen kontrolerako

Abelur-eko teknikariek artikulu bat argitaratu berri dute ENBA aldizkarian (201. alea; Negua. 2016). Jorge Arizmendi eta Amaia Otañok sinatzen duten artikulu hau potentzialki biozidak diren landareei buruz da. Artikulu interesgarri hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu eta horretarako esteka hementxe uzten dizuegu. Egiazta dezakezuen bezala, Neiker-ek Abelur laguntzen du datu berrien bilketan. Datu hauek patogenoen kontrolean parte […]

Continue reading


2015an txikizkariei egotzitako prezioak %44 egin zuen gora Gernikako piperrean, %21 bertoko tomatean, %20 zerban eta %7 urazan. Abenduko datuak kontutan izan gabe. Honek 2014ko beherako joera eten egiten du.

Atal honetan Euskadiko barazki batzuei buruzko datuak aurkezten dizkizuegu. Tomatea, Gernikako piperra, uraza eta zerbari buruzkoak, hain zuzen. 2010garren urtetik aurrera izan duten salmenta-prezioaren bilakera eta merkaturatutako kopuruaren bilakaera. Laburpen hau Merkabilbotik jasotako datuen bitartez egin dugu. Adierazitako prezioak txikizkariek ordaindutakoari dagokio. Hiru grafika daude labore bakoitzeko. Lehenak, laboreak hilabetero izan duen prezio bilakaera adierazten […]

Continue reading


Piper txorizero barietateen ikuste-baliospena

Transferentzi jardunaldietara bertaratu zineten guztioi piper txorizeroaren hautespen planeko 6 barietatei buruzko balorazioa egitea eskatu genizuen. Barietate hauek 2012. urtean 69 sarrera ezberdinekin hasitako aurre-hautespen plana gainditu zuten. Freskoan neurtutako aldagaien arabera, hauexek barietate onenak: Choricero4> Barrika > Goros. Lehorrean neurtutako aldagaien arabera, hauexek barietate onenak: Barrika > Choricero 4> Goros. Zuen iritzien arabera, onenetik […]

Continue reading