BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK. 2018ko URTARRILA

Aberlurrek eta Neikerrek , Hazi Fundazioarekin eta Fraisoro Eskolarekin elkarlanean, BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK antolatu dituzte, urtarrilaren 15etik 18ra. Gilbek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartuko dute. Jardunaldi hauetan, entzute handiko adituek gaurkotasun-gai teknikoak landuko dituzte. Egitaraua ondoko esteka honetan ikus daiteke (sakatu “egitaraua ikusi”): http://fpe.hazi.es/continua/verCurso.asp?curso=jornadas-de-horticultura&id=eu&a=5&c=3&Ncurso=567006012. Bi aukera daude: edo egun guztietara etorri edo saio soltetara. Kontuan […]

Continue reading


Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planari buruzko jardunaldia.

NEIKER-baratzezaintza jardunaldi partizipatibo honetan izan zen, bertoko baratzeko barietateei buruzko ikuspuntua emoten. 2017ko apirilaren 3an ospatu zen, Donostiako Kursaalean, eta bertan, elikaduraren kate osoko partaideak egon ziren, ekoizle eta gastronomi esparrukoak barne. Arantxa Tapiak, Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailburuak, jardunaldiaren xedea elkarlaneko prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea zela, adierazi zuen. Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana […]

Continue reading


Piper minak jatearen onurak

Benjamin ikerlariak (Vermonteko Unibertsitatea, EEBB) oraintsu argitaratutako eta zuzendutako azterketa batekin, ezagutzera eman du janari minak heriotza-tasa jaisten laguntzen duela. Ikerketa interesgarri hau, biztanleria talde handi baten bizimodua (16000 iparamerikar heldu) denbora luze baten (gutxienez 18 urte) aztertuz, egin da. Epe horretan 4946 hildako izan dira. Janari mina sarritan jaten zutela adierazten zutenek (gehienak mexikar-amerikarrak), […]

Continue reading


Baratzezaintzako jardunaldi teknikoak: III. Piperra, pipermina, landare biozidak eta ongarriztea

Piperminari buruzko jardunaldian, ABELUReko teknikariak, gaur egun aire zabaleko pipermin ustiapenetan monolaborantzari elkartutako lurreko honddoek sortutako gaixotasunez, lurraren nekeaz eta sustrai asfixiaz, mintzatu ziren. Betegarri plastikodun labore sisteman aldaketak proposatu zituzten, horretarako baratze maila goratuak eta txertatutako landareak aipatuz. Lurraren emankortze beharrizanak eta lurraren analisi eta emankortze planak ere, mintzagai izan ziren. Egun ikuskatzen dituzten […]

Continue reading


BARATZEZAINTZAKO JARDUNALDI TEKNIKOAK: II. HIGIENE-ARAU BERRIAK BARATZE USTIATEGIETAN

Jardunaldia, nekazaritzako ustiategietan aplikatzeko dauden araudi berriei buruzkoa izan zen. Honen argibideak emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, Europako higiene-araudiak bertan ezartzeko exijitzen duen neurri-sorta azaldu zuten. 2011an, luzokerraren krisia okerki deitu zen elikagai-krisia gertatu eta ondoren, sortu zen araudi hau ezartzeko nahia. Honakoak azaldu ziren: Nekazaritza-Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren (REGEPA) ezarpena, Elikadura Katea Kontrolatzeko Plan Nazionala […]

Continue reading


Baratzezaintzako jardunaldi teknikoak: I. Tomate eta laborantza hidroponikoaren jardunaldia

2016ko abenduan, emaitzen dibulgaziorako baratzezaintzaren jardunaldiak ospatu ziren. Gaika antolatu ziren, guztira hiru egun izan zirelarik. Bertan GILBE, ABELUR, NEIKER, Gipuzkoako Foru Aldundia eta enpresa desberdinek parte hartu zuten. Jazotakoaren laburpena emongo dizuegu eta teknikari ezberdinek aurkeztutako lan batzuk eskuratzeko estekak Lehenengo egunean (tomatearen jardunaldia), NEIKERek bere berotegietan egindako saioen berri emon zuen. Laborantza hidroponikoan, […]

Continue reading


Neiker-BARATZEZAINTZAko lanak Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. biltzarran

Pasa den uztailak 12-14 bitartean Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. Biltzarra ospatu zen Vitoria-Gasteiz-en. Biltzarra NEIKER-ek antolatu zuen SECH (Espainiako Baratze Zientzietako Elkarte)-ko Landareen Hobekuntza Genetikorako Sekzioaren eta SEG (Espainiako Genetikako Elkarte)-aren laguntzarekin. Bertan 155 jakitun elkartu ziren eta laboreetako, komertzializaziorako, transformazioko etab-eko arazoak konpontzeko bilatzen diren barietate berrien inguruko gaiak landu eta horien inguruko ezaguera […]

Continue reading


OINARRIZKO HAZI TRANSFERENTZIRAKO HITZARMENAK (2016-2025)

Oraintsu, NEIKER eta baratzezaintzako elkarteen (BIHOEL, GILBE, GERNIKAKO INDABA) arteko hitzarmenak berritu dira. Hitzarmen hauen iraunaldia 10 urtekoa izango da (2016-2025etako) eta haiekin oinarrizko hazien transferentzia arautzen da. Aipaturiko hitzarmenek oinarrizko hazien mantenu eta lorpena (NEIKER) dute helburu, batetik. Bestetik, ondorengo hazi-biderketa eta baratzezaintzako profesionalen oinarrizko hazi beharren asetzea (Baratzezaintzako elkarteak) ere dute helburu. Besteak […]

Continue reading


Bertako barazki barietateen oinarrizko hazia: kontserbazioa eta sektoreari transferentzia

Baratzezaintza saileko eginkizunetako bat NEIKER-en lortutako bertako barazki barietateen kontserbazioa da: Gernikako piperra (Derio eta Iker), Ibarrako piparra (Ibarroria), Erretzeko piper lodia (Leuna eta Luzea), Zerba horia (Sima) eta Gernikako indaba (Malen eta 95. lerroa). Hortulari- eta barazkizale-elkarteen beharrak asetzeko oinarrizko hazia lortzea ere NEIKER-en eginkizuna da. Honekin, Bizkaia eta Gipuzkoako baratzezaintzako profesional gehienei ematen […]

Continue reading


Urestapena optimizatzeko, lurraren hezetasuna neurtzeko sentsoreen erabilera.

Argitalpen hau, urestapena nola progamatu behar den hobeto ulertu nahi duten nekazariei zuzenduta dago. Lurrak ura gordetzeko duen ahalmenari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkezten dira. Lurreko ura monitorizatzeko, aukeratutako sentsoreak deskribatzen dira ( kapazitantzia sondak, igeltsu blokeak eta tentsiometroak barne). Artikuloaren autoreak sentsore hauen erabilpenaren abantailak eta desabantailak aurkeztu dituzte. Sentsoreak instalatzeko oinarrizko kontzeptuak ere.

Continue reading